martes, 17 de abril de 2012

IKUSI, ENTZUN ETA ULERTU!!




ENTZUMENA, ULERMENA ETA IDAZMENA (DBH3)- EUSKALKIAK

Non jaiotakoa da?
Non bizi da?
Non dago kokatuta bideoa?
Zer gertatu zitzaion hasieran, heldu bezain pronto?
Zeintzuk dira herriko jaiak?  Azaldu zure hitzekin.
Zer kontatzen du Mirenek?
Zein da zure iritziz mezua. Azaldu bi lerrotan.


lunes, 16 de abril de 2012

KILIKOLO ZIRKOA!! NORTZUK DIRA?

ZER DA ZIRKO BAT? ZERTARAKO?


ZIRKUA

Zirkua mendeetan zehar eraikitutako enpresa xarmangarria da eta bere helburua jendea ondo pasaraztea da. Zirkuan pertsonai askok hartzen dute parte:akrobatak,malabaristak,pailazoak,magoak,domadoreak eta abar.

Pertsonai hauek euren zeregina betetzen dute zirkoan, baina badago talde bat eragin txarra daukana eta hauek dira: domadoreak.

Domadoreen lana animaliak trebatzea da, beraiekin akrobaziak, jokoak, frogak eta abar egitea da eta hori ez dago ondo nire ustez. Ze ba ez? Ba animaliak erabiltzea gizakien premiak edo asetzeko,ikuskizun bat eskaintzeko gu entreteniarazteko ba ez zait zilegi iruditzen. Animalien bizi baldintzak zirkuan ez da ona batez ere euren habitat naturarekin erkatzen badugu eta hori animalien kalterako da.

Hori guztia esandakoan esan beharra daukat zirkua ikuskizun aparta izango litzateke animalien egoeragatik izango ez balitz.

Amaitzeko esango nuke zirkoak hobekuntza handia behar duela,animaliak bakean utzi beharko luke eta akrobatei, pailazoei, magoei eta abarrei garrantzi gehiago eman benetako protagonistak bihurtzeko.