martes, 17 de mayo de 2011

JADOTARRAK GORBEIAN!!!

Martxoaren 28an, astelehena, 3. mailako ikasleak, Lexuri eta Marta irakasleekin batera, Gorbeiako mendigunera joan ziren txango bat egitera. Goizeko bederatzitan atera ziren Erandiotik eta hamarretan ailegatu ziren Gorbeiako herri txiki batera, Areatzara. Handik autobus txiki batzuekin Itxinako parke naturalera ailegatu ziren.
Hamar t`erditan hasi zen igoera, pixkana-pixkanaka. Igotzen ari ziren bitartean monitoreak Gorbeiako mendigunearen gauzak azaltzen joan ziren. Bidea ez zegoen oso ondo, lokatzez beteta baitzegoen eta horren ondorioz jende asko lurrera joaten zen. Hamabitan iritsi ginen Itxinako haitzulora edo Atxularren begira, argazkian ikusten dena. Han pixka bat jan genuen eta segidan, nahi zutenek, Supelegor kobazulora joan ziren. Ondoren jaisteko momentua zen . Amaitzeko jan eta lasaitu ginen berriro Erandiora etorri baino lehen.



 

No hay comentarios:

Publicar un comentario