domingo, 22 de mayo de 2011

Gorbeia lokatzaz gainezka

Martxoaren 28an, Erandioko Jado ikastetxeak irteera bat egin zuen Gorbeia ezagutzeko.
3. DBHkoek egin zuten bidaia eta han monitore batzuekin egon ziren. Goizeko 10etan hango herri batera heldu eta bi autobus txiki hartu zituzten Gorbeia mendira hurbiltzeko. Han Gorbeiari buruzko ariketa batzuk egin zituzten maldan gora hasi baino lehenago. Mendi tontorrera ailegatu ez arren, bi ordu inguru egon ziren ibiltzen. Denbora tarte horretan kobazulo bat bisitatu egin zuten.
Eguerdiko ordu biak zirenean jaitsi egin ziren eta hango parke batean bazkaldu zuten. Amaitzeko 4etan joan egin ziren berriz Erandiora.
Egunaren ikasleen balorazioa positiboa izan arren, bi alde negatibo atera zituzten. Alde batetik, negatiboena ikasle batek izan zuen istripua izan zen mendia jeisterakoan. Aipatu zuten beste gauza, mendian aurkitu zuten lokatza izan zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario