lunes, 6 de junio de 2011

MONTSE DIBERREKOEKIN

MONTSE IKASTETXEAN


Joan den ostegunean, maiatzaren 26an, Diberreko ikasleak saio polita eta dibertigarria benetan, izan genuen Montserekin; hau da Berritzeguneko euskarazko teknikariarekin


Bera  izan zen gure irakaslea eta Mª Asun eta Iratxe gu bezala ikasleak ziren .Hainbat ekintza egin genituen elkarrekin, baina aipagarrienetariko bat honako hau zen:

“EUSKARA ANIMALIA BAT  IZANGO BALITZ ZEIN IZANGO LITZATEKE”
 
Hara hemen gure erantzunak:

Oihaneren ustetan: ITSAS IZARRA : “Niri euskara hitza entzuterakoan JADOTXO datorkit burura. Jadotxo izar bat da, beraz euskara animalia balitz itsas izarra izango litzateke”.

Iratxeren ustetan: KATAMOTZA :“Euskaldunak katamotzak bezala gutxi gara baina gero eta ahalegin gehiago egiten ari gara  euskara ez desagertzeko. Beraz euskara animalia balitz katamotza izango litzateke.

Gotzon eta Izarneren  ustetan ARDIA: Euskal Herriko sinbolo bat ardi-latza da, beraz euskara animalia izango balitz  ardia izango litzateke.

 Iker  eta  Cristinaren ustetan: BALEA: Euskaldunak betidanik izan dira arrantzale trebeak eta ausartak eta Terranobaraino joaten ziren  baleak harrapatzera. Gaur egungo euskaldunok oso gustukoak dituzte Ternua markako arropak eta hauek balearen buztana dute ikur bezala.Beraz euskara animalia balitz balea izango litzateke.

☺ Mª Asunen ustetan LEHOIA: Euskarak garai batean etsai asko zituen eta debekatuta zegoen , baina euskaldunok betidanik izan dugu kemen nahikoa benetan maite duguna ez galtzeko eta ez dugu amore eman . Oihanean gauza bera gertatzen da lehoiarekin , erregea da. Beraz euskara animalia balitz lehoia izango litzateke.

Montseren ustetan TXANTXANGORRIA: “ Kolore polita duelako, toki batetik bestera ondo mugitzen delako, soinu ederrak egiten dituelako eta txikia  delako. Beraz euskara animalia balit txantxangorria izango litzateke.

Alejandraren ustetan KATUA: Katua etxe aberea da, euskara ere sasoi batean etxe hizkuntza zen, beraz , euskara animalia balitz katua izango litzateke.

☺ Arkaitzen ustetan BISONTEA: Bisontea euskara bezala aspaldiko animalia delako,eta galtzeko zorian egon delako.Beraz euskara animalia balitz bisontea izango litzateke.

☺ Markelen ustetan ELEFANTEA: Elefantea animalia pisutsua da eta euskara ere hizkuntza astuna da , nahiz eta euskaldunok gutxi izan eragin handia dugu gizartean. Beraz, euskara animalia balitz elefantea izango litzateke.
Michelleren ustetan HARTZA: Panda hartza euskara bezala galzorian egon delako.



Montsek bidali digu olerki bat egun horretako ekintzak gogoratzeko eta baita ere gure lana eskertzeko. Eskerrik asko zuri Montse! oso ondo pasatu genuen zurekin egun horretan eta asko ikasi genuen!


E gon nintzen egun hartan,  gustura izan nintzen benetan
S olaskide moduan, taldean ikasle eta irakasle berdintasunean
K onfiantza giroa sortuz eta elkar hobeto ezagutuz
E uskararen gainean ideiak konpartituz
R ing entzun eta  itxurazko suari esker kalean atseden izan genuen
R aperoen moduan, ia-ia musikarekin ere aritu ginen
I kasi egin genuen, zerbait. Ondo pasa ere bai.
K ategoriako jendea, indar handiko taldea, margolaria barne!



A urrera begira jarri nauzue
S endotuta, berriz zuengana joateko gogoz jota
K likatu eta sartu gauza gehiago zuen blogan
O rain eta bihar guztiokin zuen esperientzia konpartitzeko,    
                                                                          ZORIONAK!

No hay comentarios:

Publicar un comentario